XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Joan zen Isaak eta handik ordubetera jauregiko ateaurrean aurkitu zen.
Bitartean, bere menpeko Konrado-rekin hizketan ari zen Beaumanoir.
- Kontuz jauna. Erreforma bat behar du ordena honek, baina astiro.
- Ez, oraintxe ekin behar diogu erreformari, zigor gogorrak erabiliz gainera.
Halako batean morroi bat etorri zitzaien ondora, judutar batek Brian zaldunarekin egon nahi zuela esanez.
- Oso ondo! Aukera ederra Brianen negozioak ezagutu ahal izateko... Sar dadila.
Handik pixka batera Isaak agertu zen.
- Judutar - esan zion Beaumanoirrek -, ze negozioak dituzu Brian zaldunarekin? - Bois-Gilbert-i zuzendutako Jorvaulx-eko priorearen eskutitz bat dakart.
- Garai onak Konrado! Zaldun tenplario bati eskutitz bat bidali eta ezin judutar bat baino mandatari hobeagorik aurkitu...